viernes, 13 de marzo de 2026

Podcastetan murgiltzeko tailerrak, CBAn

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 12 de Marzo de 2026.

Podcastetan murgiltzeko tailerrak, CBAn

Olga Grande kazetariak podcast bat sortzen ikasteko tailerrak egingo ditu apirila eta maiatza bitartean, CBAn.

Gaur egun podcastek gero eta arrakasta handiagoa dute, eta herritar askok informatzeko duten bide bihurtu dira. Podcastek informatzeko eta denbora pasarako tresna bihurtu dira, eta podcasten sektorean murgiltzeko tailerrak antolatu dituzte CBAn. Apirila etaa maiatza bitarte, Olga Grande kazetariak ikastaro teoriko-praktikoa antolatuko du, CBAn. Kazetari honek ibilbide luzea du Prisa taldeko Los 40 eta Cadena Dial kateetan. Berriki, ONCE Euskadi Saria irabazi du Unicef Euskadirekin batera egindako Z Belaunaldia podcastagatik.

Tailerrak helduentzat izango dira, eta kalitate handiko podcast bat sortzeko beharrezko informazioa eta teknikak landuko dituzte. Ez dute aurretiazko esperientziarik eduki behar tailerretan parte hartzeko. 

Ikastaroa asteartero izango da, apirilaren 14tik maiatzaren 26ra bitarte. Saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du, eta 15 plaza eskainiko dituzte. Tailerretan parte hartzeko izena eman beharko dute, eta bihartik, hilak 13, apirilaren 10era arte epea izango dute. Izen ematea udal webgunean egin beharko dute, 36,05 euroan. 

No hay comentarios: