viernes, 20 de marzo de 2026

Txinzerrek Endarako urtegira eta Elordiko edateko uraren araztegira bisita gidatuak antolatu ditu

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el viernes día 20 de Marzo de 2026.

Txinzerrek Endarako urtegira eta Elordiko edateko uraren araztegira bisita gidatuak antolatu ditu

Uraren Munduko Egunaren baitan, Txinzerrek eskualdeko ur-horniduraren kudeaketa bertatik ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu hilaren 29an.

Irungo eta Hondarribiko herritarrek aukera izango dute ur horniduraren kudeaketa gertutik ezagutzeko datorren igandean, hilak 29. Txinzerrek Uraren Munduko Egunaren baitan, hainbat jarduera antolatuko ditu egunotan, Endarako urtegira eta Elordiko edateko uraren araztegira bisitak, besteak beste. Bisita gidatuak izango dira, eta urak etxeetara heldu arte egiten duen bidea azalduko diete herritarrei.

Jardunaldia dinamikoa izateko taldea bi azpitaldetan banatuko dute. Lehenengo taldeak Elordiko Uraren Tratamendu Estaziora (EUTE) bisitatuko du. Bertan, uraren potabilizazio prozesua nolakoa den eta instalazioak nola funtzionatzen duten ikusteko aukera izango dute. Bigarren taldea, berriz, Endarako urtegian izango da. San Anton ingurutik, uraren sistema eta plantara arteko garraioa nola egiten den ezagutzeko aukera izango dute. Behin bisita horiek bukatuta, lehenengo taldea Endarara joango da, eta bigarrenak, berriz, Elordiko EUTE bisitatuko du. 

Jardunaldiak bost orduko iraupena izango du, bi txandatan. Lehenengoa 9:00etatik 14:20ra bitartean egingo dute; eta bigarrena, berriz, 9:50etik 14:40ra. Bisita doakoa izango den arren, plazak mugatuak izango dira, eta interesdunek txinzer.eus webgunean izena eman beharko dute. Formularioan bisitaren txanda eta autobus geldialdi egokiena aukeratu ahal izango dituzte. 

No hay comentarios: