lunes, 13 de abril de 2026

CBAko ikasketa gela, asteburuetan irekita

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 13 de Abril de 2026.

CBAko ikasketa gela, asteburuetan irekita

Ikasketa gela larunbatetan 15:00tatik 20:00etara eta igandeetan 09:00etatik 13.00etara irekiko dute, ekainaren 27ra bitarte.

Ekainaren 27ra bitarte, CBAko ikasketa gela asteburuetan ere irekita mantenduko dute. Zehazki, larunbatetan 15:00etatik 20:00etara irekita izango da, eta igandeetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara. Irekierak ezohikoak izango dira, eta orain arte duen ordutegiaz gain, aipatutako ordu tarteetan ere erabilgarri izango da ekainaren 27ra bitarte. Azterketa garaia dela eta, udalak hartutako erabakia izan da. Horrela, ikasleek aukera gehiago izango dituzte liburutegian bertan ikasteko. 

2025eko urriaren 6an ireki zuten eraberritze-obrak bukatutakoan. Obrei esker 65 metro karratu handitu zuten ikasketa gela, herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko. Gainerako zerbitzuek zentroaren ohiko ordutegia izaten jarraituko dute; maiatzaren 1ean, jaiegunean, udal liburutegia itxita egongo da.

No hay comentarios: