miércoles, 15 de abril de 2026

Dunboako kanaleko barra klasikoa, igandean

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 14 de Abril de 2026.

Dunboako kanaleko barra klasikoa, igandean

Dantzaren Nazioarteko Egunaren baitan, dantza klasikoaren hitzordu nagusian parte hartuko dute ehunka dantzarik, 12:00etan hasita.

Dantzak baditu urtean hutsik egiten ez duten egunak. Horietako bat da apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna. Urteroko Dunboako kanaleko barandako dantza klasikoa egingo dute igandean, hilak 19, 12:00etatik aurrera. Irungo eta Hondarribiko dantza akademiek Dunboako erreka jendez beteko dute. Txikien barandaren emanaldia 12.00etan hasiko da, gazteena 12:20etan, eta helduena, berriz, 12:45ean. 

Aurten dantza eskola hauek parte hartuko dute igandeko emanaldian: Miren Gomez Dantza Studioa, Irungo Udal Dantza Eskola, Elena Echeveste Dantza Estudioa, Juncal Dantza Studioa, 22 Academy, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola, Pilar Peña Dantza Eskola eta Basque Ballerina By Amaia Leiza.

No hay comentarios: