miércoles, 22 de abril de 2026

Irunabar, Gipuzkoako Herriartekoaren final-laurdenetan

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el miércoles día 22 de Abril de 2026

Irunabar, Gipuzkoako Herriartekoaren final-laurdenetan

Ostiralean izango dute Txingudi A taldeko kideek finalaurrekoa, Hernaniko Milagrosa gunean 19:00etan hasita.

Txingudi Ako kideak, martxoaren 28an Donostian egin zen herriartekoaren saioan.

Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneko Txingudi A taldeak Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako saioa izango du ostiralean (hilaren 24an) Hernaniko Milagrosa gunean, 19:00etan hasita. Hango Hernani izeneko taldekideekin jokatuko dute finalerdietarako bidea. Izan ere, Txingudi Ako kideak Donostia-Oarsoaldea-Bidasoa bailarako saioetan nagusi izan ziren, eta horregatik daude final-laurdenetan.

Txingudi An bertsotan izango direnak Igauri Lopetegi Amostegi, Manu Goiogana Bengoetxea eta Jon Luzuriaga izango dira. Hernani taldeko ordezkariak, berriz, Ekain Tolaretxipi Errazti, Unai Agirre Goia eta Eñaut Martikorena Lizaso izango dira. Haiei gaiak Jon Cia Insaustik eta Markel Oiartzabalek emango dizkiete, eta epaile funtzioa Aitor Errazkin Vicentek eta Ainara Azpiazu Adurizek beteko dute.

Final-laurdenetako saion izateko sarrerak eskuratu behar dira. Horiek Internetez edo saioa hasi aurretik leihatilan eros daitezke. Bidasoko bertsozaleei dei egin diete Hernanira joateko.

No hay comentarios: