'Zure abenturaren bila' programaren hurrengo geralekua: Maroko
Ostegun honetan, hilak 9, Mariela Sanchezek 'Maroko: bere hirien arima ezagutzeko bidaia' eskainiko du Amaia KZn, 19:30etik aurrera.
Apirilean sartzearekin batera, Zure abenturaren bila programaren hitzordua izango dute irundarrek ostegun honetan, hilak 9. Hilabete honetako protagonista Mariela Sanchez izango da, eta Marokon egindako bidaia kontatuko du, Amaia KZn. Ohikoa denez, Maroko: bere hirien arima ezagutzeko bidaia proiekzioak ordubeteko iraupena izango du, 19:30ean hasita. Saioa gazteleraz izango da, eta proiekzioaren ondoren protagonistarekin solasaldia izateko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Mariela Sanchezek Agadirren, Casablancan eta Essaouiranen bizitako esperientziak kontatuko ditu, “zentzumenezko bidaian”. Baita Marrekexeko zokoetan, Fezezko medinan eta Rabaten izandako bizipenak ere azalduko ditu.
Programa honek bidaiatzeko zaletasuna azaleratzen duten istorioak kontatzen ditu, hala nola, Antartikara egindako espedizioak eta planetako mendirik garaienetara eta zailenetara egindako bidaiak.


No hay comentarios:
Publicar un comentario