miércoles, 27 de mayo de 2026

Tokiko merkataritzaren hurbiltasunari balioa emateko sentsibilizazio kanpaina abiatu dute

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 27 de Mayo de 2026.

Tokiko merkataritzaren hurbiltasunari balioa emateko sentsibilizazio kanpaina abiatu dute

'Beti itzultzen naizen tokia' kanpaina digitala abiatu du udalak, eta urte osoan zehar mantenduko dute kanpaina.

Irungo Udalak tokiko merkataritzari bultzada emateko kanpaina abaiarazi du, eta honen bitartez, tokiko merkataritza hurbilekoa dela gogorarazi nahi dute, herritarrekiko duten hurbiltasunari balioa emanez. Euskarri digitalean oinarrituko da kanpaina eta urtearen amaierara arte iraungo du. “Tokiko merkataritza eroslearekiko konfiantza da, tratu pertsonalizatua da eta tokiko ekonomiari laguntza zuzena ematen diona”, adierazi du Nuria Alzaga alkateordeak.

“Gaur egun edozein lekutan eros dezakegu, baina leku batzuetara ez goaz, baizik eta itzultzen gara. Irungo merkataritza ez da soilik erosteko leku bat, baizik eta ezagutzen zaituzten, hitz egiten dizuten, gomendatzen zaituzten eta harremana dagoen leku bat”, jarraitu du.

Bestalde, ekainaren 1etik aurrera saltokiek eta merkatarien elkarteek Commerce Lab aretoa dohainik erreserbatzeko aukera izango dute tailerrak eta bilerak egiteko. Erreserba egiteko udal webguneko inprimakia bete beharko dute, astebete aurretik. Bertan, show rooms egiteko, produktuaren argazki-seta erabiltzeko, hornitzaileekin bilerak egiteko edo bazkideekin bilerak egiteko aukera izango dute.

No hay comentarios: