lunes, 18 de mayo de 2026

Txingudi, nahi eta ezin

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 18 de Mayo de 2026.

Txingudi, nahi eta ezin

Herriartekoaren finalerdia jokatu zuten Zumarraga-Urretxu taldearen aurka, baina ezin izan zuten Gipuzkoako Herriarteko finalerako txartelik eskuratu.

Larunbateko bertso saioko argazkia.Goierriko Hitza

Otsailean hasitako ibilbideari amaiera gazi-gozoa eman diote Irunabarreko Txingudi A taldeko bertsolariek. Finalerdietara sailkatze hutsa ezinhobea izan da Bidasoko bertsolaritzarentzat, baina ezin izan zuten finelarako azken urratsa eman, finalaren atarian Zumarraga-Urretxu taldearen aurka galdu egin baitzuten. Larunbateko saioa Tolosako Bonberenea aretoan egin zuten, giro onean. 

Txingudiko Igauri Lopetegi Amostegi, Manu Goiogana Bengoetxea eta Jon Luzuriaga Iurramendi izan dira bertsotan hilabeteotan. Hiruek ezin izan dute Aian jokatuko den finalerako txartela eskuratu. Hortaz, aurtengo Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa Zumarraga-Urretxu eta Leintz taldeen artekoa izango da, hilaren 30ean.

No hay comentarios: