miércoles, 3 de junio de 2026

'Palestina eta Ekialde Hurbila sutan (2023-2024)' wikilibiruaren aurkezpena, Kabigorrin

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 3 de Junio de 2026.

'Palestina eta Ekialde Hurbila sutan (2023-2024)' wikilibiruaren aurkezpena, Kabigorrin

Datorren ostegunean, hilak 11, Iñaki Lopez de Luzuriagak eta Iñaki Alegriak liburu berria aurkeztuko dute, 19:00etan.

Iñaki Lopez de Luzuriaga eta Iñaki Alegria wikilariek Palestina eta Ekialde Hurbila sutan (2023-2024) liburua egin  dute. Datorren ostegunean, hilak 11, lanaren aurkezpena egingo dute Kabigorrin, 19:00etatik aurrera. Bertan, liburu berriaren xehetasunak kontatuko dituzte bi wikilariek. Sarrera librea izango da.

Lan honen bidez, Euskarazko Wikipedian egindako kronika bildu dute, eta Gazako genozidioaz eta Ekialde Hurbilean Israelek egindako erasoen artikuluak paperera eraman dituzte wikilariek. 

No hay comentarios: