jueves, 11 de junio de 2026

Podcastak; leiho berri bat ireki da HITZA-n

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el jueves día 11 de Junio de 2026.

Podcastak; leiho berri bat ireki da HITZA-n

Gazteak izango dira Zuena da Hitza bideo-podcast sortaren protagonistak. Oarsoaldeko eta Bidasoko gazteek badute zer esan, eta haien hitza jasotzeari ekin dio tokiko euskarazko hedabideak.

Bideo-podcast saioetako baten grabazioa.

Beste pauso bat eman du HITZA-k. 2007. urtean Youtube kanala ireki zuen hedabideak, eta handik gutxira bestelako sare sozialetako kontuak. Aldaketak, berritasunak eta bilakaerak eskatzen ditu kazetaritzak gaur egun. Garai berrietara moldatzea, irakurle berrien ohiturak barneratzea, beti ere informazio jarioa ahalik eta zabalen hedatuz. Sare sozialak izan ziren berritasuna garai haietan, eta orain bideo-podcastak iritsi dira HITZA-ra.

Azken urteetan informazioa askotariko formatuetan eskaini du HITZA-k. Astekaria badu, eta badira hortik irten nahi ez duten irakurleak. Beste askok, aldiz, webgunea aukeratzen dute. Badira ere soilik sare sozialetan murgilduz informatzen direnak, gaur egungo bideo motz eta azkarrak kontsumituz. Orain, beste aukera bat gehitu du hedabideak.

Entzun eta ikusi, hori da bideo-podcastaren xedea. Eskualdeko gaiak jorratuko ditu HITZA-k Zuena da Hitza saioan, eta irakurle, eta orain, ikus-entzuleei, hori bera eskainiko die, tokiko informazioa, tokiko pertsonen iritziekin.

Gazteei ahotsa
Gazteak izango dira Zuena da Hitza bideo-podcast sortaren protagonistak. Oarsoaldeko eta Bidasoko gazteek badute zer esan, eta haien hitza jasotzeari ekin dio tokiko euskarazko hedabideak.

Etxebizitzaren gaia landuz abiatuko da bihar (osteguna) aro berria. Ainhoa Mariezkurrena pasaitarrak, Laia Urretabizkaia oreretarrak eta Patxi Muñoz hondarribiarrak haien herriko egoera azaldu, gogoetak plazaratu eta iritzi kritikoa emango dute, oroitaraziz zaila izango dutela haien herrian bizitzea. Hurrengo gaia: fitnessa, osasun mentala eta ohitura osasuntsuak.

No hay comentarios: