Udalbatzak harrera egin dio Ezezagunok antzerki elkarteari
2026ko Max Amateur Saria lortu du antzerki elkarteak, eta urteotan egindako lana eta erakutsitako talentua eta pasioa aintzatetsi dio udalak.
Handia lortu du Ezezagunok antzerki taldeak 2026ko Max Saria irabazita. Hilaren 1ean, Meridako Erromatar Antzokian jaso zuten garaikur preziatua, eta Irunera etorri bezain pronto, udalbatzak harrera instituzionala egin die konpainiako kideei. Antzerki inklusiboaren esparruan egindako ibilbideagatik eta ia bi hamarkadatan egindako lanagatik aitortza jaso dute.
Udalbatzako kideek, Cristina Laborda alkatea buru zutela, eskerrik beroena eman diete zuzendari eta aktoreei. “Urtebete eskasean, Ezezagunok taldeko kideak balkoi honetan jaietako pregoian egotetik Meridako Erromatar Antzokiko agertokira igo zarete, Espainiako antzerkiaren sari handiena jasotzera”, adierazi du Labordak. “Antzerkia gizarte hobea eraldatzeko eta eraikitzeko tresna ere izan daitekeela erakutsi digute”, gaineratu du.
Hemen, HITZAk Max Sariaren irabazleak izango zirelako deia jaso berritan ondutako erreportajea argitaratu zuen


No hay comentarios:
Publicar un comentario