jueves, 31 de mayo de 2018

Ikasturteari amaiera emateko,azken bertso gaua antolatu du Kabigorrik

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 30 de Mayo de 2018.

IKASTURTEARI AMAIERA EMATEKO, AZKEN BERTSO GAUA ANTOLATU DU KABIGORRIK


Kabigorrin egingo dute bertso gaua, hurrengo ostegunean.



2017-2018ko ikasturteari behar bezalako amaiera emateko, Irunabar Irungo bertsoaren bilgunearekin elkarlanean, kurtsoko azken bertso gaua antolatu du Irungo Kabigorrik. Datorren ekainaren 7an (osteguna) egingo dute, 19:30ean.
Bertso emanaldian, Haritz Casabal antxotxarra, Nahikari Gabilondo zarauztarra, Odei Lopez legorretarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra igoko dira oholtza gainera. Urko Casado astigartarra gai jartzaile gisa arituko da. Bertso gauari ekin aurretik, Beñat Elosegi irundarraren bertso jarriak entzuteko aukera ere izango da.
Bertso saioa eta gero, mokadutxo bat jateko aukera izango dela jakinarazi dute Kabigorritik, eta Irun eta gertuko bertsozale guztiei luzatu diete bertaratzeko deialdia.

No hay comentarios: