viernes, 3 de julio de 2020

Artaleku kiroldegiko igerilekua, zabalik

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el jueves día 2 de Julio de 2020.

Artaleku kiroldegiko igerilekua, zabalik

Artaleku zein Azken Portu kiroldegietako bestelako ekipamenduekin bezalaxe, igerilekuan ere edukiera mugatua izango da, COVID 19aren kutsadurak ekiditeko asmoz.
Artaleku kiroldegiko igerilekua.
Irungo Udaleko Kirol sailak jakinarazi berri duenez, dagoeneko zabaldu dute Artaleku kiroldegiko igerilekua. Artaleku zein Azken Portu kiroldegietako bestelako ekipamenduekin bezalaxe, igerilekuan ere edukiera mugatua izango da, COVID 19aren kutsadurak ekiditeko asmoz.
Ordua hartzeko Timp mugikorreko aplikazioa erabili beharko dute bazkideek. Halere, aukera hori ez dutenek 943 50 57 57 telefono zenbakian ere hitzordua hartzeko aukera izango dute.
Gehienez 45 minutuz ahalko da igerilekua erabili, eta txanda guztietan garbiketa eta desinfekzio lanak egingo dituzte kiroldegiko langileek. Sarreran eskuak garbitzeko xaboia izango da eskura, eta bi metroko distantzia mantentzea beharrezkoa izango da. Udalak gomendatu du kiroldegian kirola egiteko arroparekin bertaratzea.
Ordutegi berria aldiz, honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 7:00etatik 22:00etara, laru batetan 7:00etatik 21:00etara eta igande eta jai egunetan 9:00etatik 14:00etara.

No hay comentarios: