viernes, 28 de agosto de 2020

Euskal zinema saioa gaur Juncal plazan 'Asterix eta edabe magikoaren sekretua' filmarekin

Noticia publicada en Diario Vasco,el viernes día 28 de Agosto de 2020.

Euskal zinema saioa gaur Juncal plazan 'Asterix eta edabe magikoaren sekretua' filmarekin

Gaur ikusi ahal izango den filmaren fotograma./
Gaur ikusi ahal izango den filmaren fotograma.

M. A. I.IRUN.
Ikusle euskaldunei zuzendutako saioa izango du gaur gauean Uda Zinema udal programak. Gaztetxoentzat aukeratutako proposamena jarriko du pantailan Udal Kultura Arloak 22:00etatik aurrera abuztu honetan kultur ekitaldi publikoen erreferentzia izan den Juncal eliza aurreko plazan. Animazio pelikula izango da, 'Asterix. Edabe magikoaren sekretua', galiar famatua eta bere lagunekin.
Film honetan Asterix eta Obelixek Panoramix druida zaharra bidai luze batean lagunduko dute. Galia osoan druida trebe baten bila joango dira. Edabe magikoaren sekretuaren errezeta norbaitekin konpartitu ahal izatea da Panoramixen gura, izan ere, beldur da zer gerta liteken bere herrikideekin berari noizbait zeozer gertatu ezkero eta sekulako indarra ematen duen edabe hori prestatzeko gai ez balitz.
Marrazki bizidun proposamen hau izango da aurtengo aire zabaleko zinemaren azken emanaldia. Aurretik, Juncaleko bilgune berberan, 'Cómo entrenar a tu dragón 3', 'Hotel Transylvania', 'Regreso al futuro' (Bizinema Bang Bang programaren ez ohiko saio batean) eta 'Yesterday' ikusi ahal izan dira.
Aurreko guztietan bezala, gaur gauekoan ere neurri bereziak ezarriko dira filma ikusi ahal izateko. Sarrerak, doakoak, 21:10etatik aurrera banatuko dira bertan eta ateak 21:30ean zabalduko dira.

No hay comentarios: