viernes, 16 de octubre de 2020

Palmera Monterok jasoko du Energia Argitu programaren hurrengo tailerra

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 15 de Octubre de 2020.

Palmera Monterok jasoko du Energia Argitu programaren hurrengo tailerra

'Energia berriztagarriak zure etxean. Posible da!' izeneko tailerra eskainiko du asteartean aditu batek. Etxean egunerokotasunean energia berriztagarriak txertatzeko gakoak irakatsiko dituzte.

palmera monteroPalmera Montero gunearen kanpoaldea.

Energia Argitu izeneko programaren barruan, aldundiak eta Irungo Udalak elkarlanean tailer berri bat antolatu dute, Energia berriztagarriak zure etxean. Posible da! titulupean. Asteartean jasoko du tailerra Palmera Montero Guneak, 18:30ean. Edukiera mugatua izango da, beraz, lehenbailehen izena eman beharko da, helbide honetara idatziz edo 628 532 303 telefono zenbakira deituz. Astelehenean (hilak 19) itxiko dute epea.

Etxean egunerokotasunean energia berriztagarriak erabiltzeko gakoak irakatsiko dituzte, hala nola, instalazio egoki bat nola egin. Aditu batek gidatuko du saioa.

No hay comentarios: