viernes, 26 de febrero de 2021

"Euskal Herrian mugarik ez!"

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el viernes día 26 de Febrero de 2021.

"Euskal Herrian mugarik ez!"

26.02.2021 | 00:41
Unanue eta Bengoetxea, atzo, Hendaia eta Irun lotzen dituen Avenida zubian.

EH bILDUK iparralde eta hegoalde arteko muga-pasabideen itxierak bidasotarren bizimodua oztopatzen duela dio

Iparralde eta Hegoalde arteko mugikortasuna bidasotar askoren egunerokotasunean funtsezkoa dela begi-bistakoa da. Horregatik, "terrorismoaren kontrako borroka eta migrazioa oztopa-tzeko argudioak aitzakitzat hartuta" urtarrilean Lapurdi eta Gipuzkoa lotzen dituzten zortzi pasabideen itxierak sortu dituen oztopoak eta kalteak ezagutzera eman zituzten atzo Bidasoko EH Bildutik.

Alderdi abertzaleko Ane Unanue zinegotzi irundarrak eta Xabi Bengoetxea hondarribiarrak Hendaia eta Irun artean dagoen Avenida zubian atzo eskaini zuten agerraldian, azken asteotan mugan "neurriz kanpoko presentzia militar eta poliziala areagotu" dela eta "kontrol polizialak ugaritu" direla salatu zuten. "Egun batetik bestera, Irun, Hendaia, Biriatu Urruña eta Hondarribiko herritarren arteko ohiko harreman familiar, afektibo, kultural, sozial eta ekonomikoak oztopatu dizkigute, inposaketaren bitartez", zioen Bengoetxeak.

Ildo horretatik, zinegotzi hondarribiarraren ustez, bi estatuek hartutako erabakiak "Euskal Herria ukatzen du" eta Bidalsoaldeko herritarren bizimoduan "eragin nabarmena dauka". Are gehiago, koalizioko kideen hitzetan neurri hauek "migranteen kontrako ehiza" areagotzen dute eta eskuin muturreko ideien hegemonia bultzatzen dute "terrorismoa eta migrazioa lotuz". "Muga artifizialak ixtearen eta kontrol polizialak indar-tzearen erabakiak irmoki salatzen ditugu", jarraitu zuen Unanuek.

Hau guztiagatik, EH Bildutik bi mozio aurkeztu dituzte eskualde mailan, Irungo eta Hondarribiko udalek neurri hauek salatzeko eta muga irekitzeko indarra egin dezaten. Atzo arratsaldean Hondarribiko Udalbatzak mozioa onartzea adostu zuen; Irungoak gaur goizean eztabaidatuko du.

Honez gain, EH Bilduk eta EH Baik mugak berehala ireki daitezela exijitzeko sinadura bilketa bat abiarazi dutela gehitu zuen Unanuek, eskaera (Euskal Herrian mugarik ez lelopean) formazio hauen webguneetan sinatu daitekeela jakinaraziz eta ekimenean parte hartzeko deia luzatuz.


No hay comentarios: