sábado, 24 de abril de 2021

San Marko egunean arauak betetzeko deia egin dute

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 24 de Abril de 2021.

San Marko egunean arauak betetzeko deia egin dute

Bidasoaldeko Udalek arduraz jokatzeko eskatu diete hiritarrei biharko Opila Eguna ospatzerako orduan

24.04.2021 | 00:41

irun-hondarribia – Bihar, apirilaren 25ean, San Marko eguna ospatuko dute hondarribiar eta irundarrek, eta bigarren urtez jarraian, pandemiak erabat baldintzatuko du ospakizuna. Horregatik, Hondarribiko eta Irungo Udalek arduraz jokatzeko deia luzatu diete eskualdeko hiritarrei, ia Gipuzkoa osoa eta Bidasoaldeko bi udalerriak eremu gorrian daudela gogoraraziz.

Hondarribiko kasuan, Maria Serrano Gazteria zinegotziak aurten Hondarribiko parrokian ez dela opila bedeinkapenik antolatuko jakinarazi du aste honetan. Ildo berean opilak erosi eta jasotzerako orduan ez dela jende pilaketarik egin behar gogorarazi nahi izan zuen eta gozotegietan ematen dituzten argibideak zorrotz jarraitzea eskatu zien Serranok biztanlei. "Guadalupera edo beste edonora joango diren familiek kontuan izan behar dute ezin direla lau pertsonatik gorako taldeetan egon", jarraitu zuen arduradun publikoak.

Thank you for watching

Honez gain, Prebentzio Komunitarioko zerbitzuak azken asteotan ikastetxeetan jokabide arduratsua zabaltzen aritu dela jakitera eman zuen Serranok. Hala ere, igandean zehar, Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin koordinazioan, hirian zehar eremu desberdinak zeharkatuko ditu abian dagoen araudia errespeta dadin.

Irungo kasuan, bihar kontrol polizialak era berean indartuko dira , dagoeneko ohikoak diren neurriak bete daitezen. Bestalde, Hondarribian ez bezala, Irunen bedeinkapen bakar bat eskainiko da: Junkaleko parrokian 11.45ean telematikoki jarraitu ahal izango dena. Elizkizuna sarean ikusi ahalko da zuzenean, Santa María del Juncal izeneko YouTubeko kanalean. Horrela, parrokiatik irundar guztiek bedeinkapenaren parte jarrai-tzen izatea ahalbidetu nahi dute. Elizkizunaren bideoa kanalean geldituko da gordeta, edonork geroago ikus ahal dezan.

No hay comentarios: