martes, 4 de mayo de 2021

Egoteko eremu bat Jostun kalean

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el martes día 4 de Mayo de 2021.

Egoteko eremu bat Jostun kalean

Aurrekontu parte-hartzaileetan proposatutako eremu hori elementuz hornitzeko proiektua lizitatu du Irungo Udalak

tir en Twitter
Proiektuak 89.874,87 euroko aurrekontua du. / Irungo Udala

Obra arloak Jostun kalean egoteko eremu bat sortzeko proiektua onetsi du, Iñude kalearen bidegurutzean dagoen zonalde batean. Oñaurre auzorako beste inbertsio bat izango da, beraz, aurki abiaraziko diren kirol-eremuko obren ondoren.

Kasu honetan, «auzoarekin landu ditugun aurrekontu parte-hartzaileetatik atera da egitasmoa, auzotarren eskari gehienei erantzun baitiegu», Cristina Laborda Obretako ordezkariak azaldu duenez. 2Jarduketa honetan egoteko eremu bat sortuko da kalean, urbanizazioaren ondoren erabilera espezifikorik ez duen puntu batean. Horrela, auzotarrek erabiltzeko aprobetxa daiteke».

Jarduketaren deskribapena

Esku-hartzearen eremua Jostun eta Iñude kaleen arteko bidegurutzean dago, Oñaurre auzoaren hegoaldean. Orube txiki horretan bi banku eta zaborrontzi bat daude gaur egun, bai eta bi farola ere, bankuen alboan. Lekuak, gaur-gaurkoz, ez du ia erabilerarik egoteko eremu gisa. Horrela, proiektuarekin auzotarrek hiri-espazio hori erabiltzea sustatu nahi da, eta jolaserako eta egoteko leku bat irabaztea. Horretarako, banku batzuk instalatuko dira, bai eta hiru mailako jardinera bat erdialdean.

Horrela, «eremu eszeniko» bat sortuko da, inguruko herritarrek erabil dezaketena. Proiektuan sartzen da, gainera, markesina edo estalki bat instalatzea eta, haren azpian, beste hiru banku. Multzoa osatzeko, mahai bat eta hormigoizko aulkiak ere jarriko dira. Horrez gain, zaborrontzi batzuk eta iturri bat ere egongo dira.

Bestalde, espazio berria behar bezala argiztatuta dagoela bermatzeko, plazaren hegoaldean dauden bi argi-puntuen ordez bi argi-dorre jarriko dira, multzo guztiaren argiztapen egokia bermatzeko.

Proiektuak 89.874,87 euroko aurrekontua du.

No hay comentarios: