viernes, 22 de abril de 2022

Ekoetxeak aktibitateak antolatu ditu astebururako

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el viernes día 22 de Abril de 2022

Ekoetxeak aktibitateak antolatu ditu astebururako

Ama Lurraren Nazioarteko Egunaren harira jarduerak prestatu dira Plaiaundiko instalakuntzetan

22.04.2022 | 23:45

irun – Atzo ospatu zen Ama Lurraren Nazioarteko Egunaren harira, Txingudiko Ekoetxeak publiko ezberdinei zuzendutako jarduerak prestatu ditu asteburu honetarako. Hala, gaur 10.00etan, Plaiaundiko landareak udaberrian ibilbide tematikoa egingo da. Plaiaundiko Parke Ekologikoan zehar gidatutako ibilbidea izango da, landareak loratzeko unerik onenean ezagutarazteko. Helduei zuzendutako jarduera da. Bestalde, bihar, apirilaren 24an, publiko gazteenari eskainitako eguna izango da. Goizeko 11.00etatik aurrera, Txinguditik Ihes-egite jolas ibilbidean parte hartu ahal izango dute hamabi urtetik gorako gazteek eta helduek, familian edo lagunekin jolasteko jarduera delarik. Ekoetxearen barruan eta parke ekologikoan egingo den jarduera da. Bi jarduerak doakoak dira eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da info.txingudi@ekoetxea.eus helbidera email bat bidaliz edo 943 619 389 telefonora deituz.

No hay comentarios: