viernes, 23 de diciembre de 2022

Arte tailerrak antolatu dituzte datorren astean

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 23 de Diciembre de 2022.

Arte tailerrak antolatu dituzte datorren astean

Menchu Galen egingo dituzte, asteartetik ostiralera. Bi tailer mota egongo dira, eta aldez aurretik eman behar da izena.

Irungo Udaleko Kultura Arloak Menchu Gal aretoan tailerrak antolatu ditu Eguberrietan zehar; hilaren 27, 28, 29 eta 30ean, hain zuzen ere. Ekitaldiok familia osoarentzat bideratuta daude, eta Jose Zugasti artistaren erakusketaren baitan egingo dituzte. Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izango dira denak, eta izena aurretik eman behar da Irungo Udalaren atarian.

Lehenengo eta behin, abenduaren 27 eta 28an (astearte eta asteazkena) Marte Sorkuntza Tailerrak eskultura bat nola egiten den azalduko du, Miren Gonzalez Goikoetxea buru. Hala, eskultura egin eta parte hartzaileek espazioa nola sortzen den behatzeko aukera izango dute.

Hurrengo bi egunetan (abenduaren 29 eta 30ean), dimentsioarekin jolasteko aukera izango dute interesdunek. Lerro eta bolumenaren arteko harremana aztertuko dute tailerrean, Itsaso Labarik aurkeztuko duelarik.

No hay comentarios: