viernes, 23 de diciembre de 2022

Aldaketak Bidasoko autobus lineetan

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 23 de Diciembre de 2022.

Aldaketak Bidasoko autobus lineetan

Aurrerantzean, lurraldebusek hainbat aldaketa egingo ditu Bidasoko autobus lineetan. Batik bat eskualdeko bi herriak Donostiarekin harremantzeko egingo dituzte aldaketok.

Atzo Zabaltza plazan elkartu ziren Jose Antonio Santano alkatea eta Rafaela Romero Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun diputatua. Lurraldebusek Gipuzkoako hainbat eskualdetako autobus lineetan aldaketak egingo dituenez, horiek Bidasoan nola eragingo duten aztertzea izan zen agerraldiaren xedea. Oro har, bi ordezkari politikoek “positiboki” baloratu zituzten aldaketok.

Hasteko, E21 lineak aurrerantzean bi noranzkoetan geraleku berria izango du Jaizubian. Horrela, aspalditik mahai gainean zegoen eskaera jaso eta auzoa hobeto komunikatuko dute Bidasoko ospitalearekin.

Bestela, alkateak eta diputatuak aurreratu dute Irun Donostiako ospitaleekin zuzenean lotuko duen linea baten sorrerarako hausnarketa abiatu dutela.

Biek ala biek, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2023rako hartu duen erabakia txalotu dute: garraio publikoan urte osorako % 50eko beherapenei eustea, alegia.

Hondarribia ere, aldaketon barnean

Hortaz guztiaz gain, Hondarribiari ere eragingo diote Lurraldebusek egingo dituen aldaketek. Batetik, E23 (Hondarribia-Irun-Donostia), E24 (Irun-Donostia), eta E28 (Hondarribia-Irun-Donostia) lineak Antiguatik zuzenean eskualdera itzuliko dira, hiriburuko erdigunetik itzuli gabe. Bestetik, E20 eta E26 lineek bat egingo dute N-1 errepidean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Irun eta Hondarribia Donostiarekin lotzen dituzte lineok.

No hay comentarios: