miércoles, 14 de diciembre de 2022

Bilbora irteera eta futbol 7 txapelketa bat antolatu ditu Gaztelekuak Konektarekin

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 14 de Diciembre de 2022

Bilbora irteera eta futbol 7 txapelketa bat antolatu ditu Gaztelekuak Konektarekin

Abenduaren 27an Guggenheim museoa eta ihes gela batera joateko txangoa antolatu dute; Bestetik, urtarrilaren 4ean futbol 7 txapelketa Gain-Gainean parkean.

Gazteria arloak eta Martindozeneak Eguberrietako programazioaren bat egin du eta gazteentzako antolatu diren jarduerak espresuki zeintzuk diren zehaztu dituzte. Jarduera horiek Eguberrietako herrixkan, Pio XII plazan eta Luis Marianon izango dira. Aurkezpen horretan Santi Jimenez Gazteriako zinegotzia izan da eta gozatzeko garaia dela azaldu du.

Programazio nagusiari atxikitzeaz gain beste zenbait tailer egingo dituzte ere Martindozenean, hala nola, laser tag, ihes gela, got talent eta masterchef. Irungo Udalaren orrialdera jo behar da informazio gehiago jasotzeko. Horrez gain, Gaztelekuak eta Konekta zerbitzuak irteera bat eta futbol 7 txapelketa bat antolatu dituzte ere.

Irteera Bilbora izango da abenduaren 27an eta Guggenheim museoa ikustera eta The Rombo Code Escape Roomera joango dira. Txangoaren prezioa 10,90 eurokoa da eta 10:30ean aterako dira La Salleko autobus geltokitik. Aurretik izena eman behar da 656 794 372 zenbakira deituta, mezu bat bidalita helbide elektroniko honetara edota @gazteartean_irun Instagram kontura idatzita.

Bestetik, futbol 7 txapelketa bat antolatu dute gazte irundar batzuen laguntzarekin. Urtarrilaren 4an izango dira partidak Gain-Gainean parkeko futbol zelaian, 10:00etan. Taldeak mistoak izan ahal direla abisatu dute eta izen ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 656 794 372 telefono zenbakira deitu behar da, edota mezu bat bidali helbide honetara edota @gazteartean_irun Instagram kontura idatzi daiteke.

Hona hemen gazteei begira antolatu dituzten jarduerak:

Eguberrietako herrixka. Sargia parkea

Abenduak 19

  • Kamisetak serigrafiatzeko tailerra, GKOren eskutik.
    • 8 eta 11 urte bitartekoentzat da eta 17:30ean hasi eta 20:00etan amaituko da.

Abenduak 20

  • Zurezko jostailuak muntatzeko tailerra, Kromosoma tailerrarekin.
    • 8 eta 11 urte bitartekoentzat da eta 17:30ean hasi eta 20:00etan amaituko da. Parte hartzaileek zurezko jostailu bat muntatuko dute eta hura etxera eramateko aukera izango da.

Abenduak 22

  • Oihalezko poltsak serigrafiatzeko tailerra, GKOren eskutik.
    • 8 eta 11 urte bitartekoentzat da eta 17:30ean hasi eta 20:00etan amaituko da.

Abenduak 28

  • Reziklantes kontzertu ikuskizuna eta soinu instalazio interaktiboa, Turutuparen eskutik. Artista akustiko eta plastikoen talde gasteiztarra da eta hondakinak erabiltzen dituzte musika egiteko. 11:00etan hasiko da eta 13:30ean bukatu.

Pio XII-ko patinaje pista

Abenduak 17

  • DJ Alex Mugiro giroa animatzen izango da, 19:00etatik 20:00etara.

Abenduak 23

  • DJ Oihan Vega eta DJ Aitana Grandes izango dira musika jartzen, 18:30etatik 21:00etara.

Abenduak 30

  • DJ Asier Hernandez arduratuko da giroa sortzeaz, 19:00etatik 21:00etara.

No hay comentarios: