lunes, 19 de diciembre de 2022

Eguberriak martxan dira jada

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 19 de Diciembre de 2022.

Eguberriak martxan dira jada

'Betiko Eguberriak, inoiz ez bezala' lelopean, hiria dinamizatu nahi dute datozen asteetarako eraiki duten programazioarekin.

Irungo Udalak abiatu du dagoeneko Eguberrietako egitaraua, ostiralean ireki baitziren izotz pistak, azoka, herrixka eta txirrista erraldoia. ‘Betiko Eguberriak, inoiz ez bezala’ lelopean, hiria dinamizatu nahi dute datozen asteetarako eraiki duten programazioarekin.

Datozen egunetan hiritarren eskura egongo diren proposamen guztien artetik, zenbait nabarmendu nahi izan ditu udalak: izotz sintetikoko hiru pistak, Eguberrietako azoka, herrixka eta Antzaran plazako txirrista erraldoia.

Eguberrietako kanpainaren programazio osoa udalaren webgunean eta hirian barrena banatuko diren esku programetan kontsulta daiteke, eta QR kode bat sortu da mugikorren bidez programaren xehetasunak ikusi ahal izateko. Sare sozialetan ere berritasunen berri emango da Twiterreko eta Instagrameko @irun_informa kontuetan eta #GabonetanIrunDa traola sakatuta. Horrez gain, udalaren webgunean plano interaktibo bat jarriko dute hiritarren eskura, programako jarduera gune nagusiak non dauden mapan ikusteko.

Programa oso-osorik Irungo Udaleko webgunean kontsulta daiteke esteka honetan sartuta.

No hay comentarios: