lunes, 19 de diciembre de 2022

Irungo Sozialistak eta Uxoa: "Eskerrik asko"

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 19 de Diciembre de 2022

Irungo Sozialistak eta Uxoa: "Eskerrik asko"

Beharra duten Irungo familiei herritarrek emandako jostailuak banatuko dizkiete Uxoa elkarteak eta Irungo Sozialistek.

Mari Cruz Martinez (Uxoa) eta Miguel Angel Paez (Irungo Sozialistak) bildutako jostailuekin.

Irungo Sozialisten Taldeak eta Uxoa elkarteak, elkarlanean, beharra dutenei emateko jostailuak bildu dituzte. “Eskerrik asko”, esan dute. Izan ere, Irungo Herriaren Etxera jostailuak ematera hurbildu direnei eskerrak eman dizkiete. Esker on mezua Miguel Angel Paez Irungo Sozialisten Antolaketa Idazkariak eta Mari Cruz Martin Uxoako presidenteak helarazi dute.

Horiek jasotzeko azken eguna ostirala izan zen. Hala, iniziatibaren azken txanpan, herri txokolatada egin zuten esker on mezua gozo-gozo zabaltzeko.

Jasotako jostailu den-denak hainbat gobernuz kanpoko erakunderi emango dizkiete, eta haiek arduratuko dira beharra duten familiei horiek emateaz, “baliabide ekonomiko urriak dauzkaten Irungo familietako haurrek jostailuak izango dituzte.

No hay comentarios: