martes, 3 de enero de 2023

Marrazketa eta pintura ikastaroen matrikulazioa, zabalik

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 2 de Enero de 2023.

Marrazketa eta pintura ikastaroen matrikulazioa, zabalik

Ikastaroak urtarriletik ekainera izango dira eta izen-emateak Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez egin behar dira.

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du Marrazketa eta Pinturako Udal Akademiak 2023ko urtarriletik ekainera bideratzen dituen ikastaroetan parte hartzeko matrikulazio epea ireki duela. Izen-emateak telematikoki egin behar dira Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Horretarako, interesdunak ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharko dira (Irun Txartela, BAKQ edota NAN elektronikoa).

Zalantzak argitzeko, udalak zehaztu du interesdunek irakaslearengana jo dezaketela 695 75 29 94 edo 606 22 04 17 telefonoetara deituta edo pinturamargoa@irun.org helbide elektronikora idatzita.

Matrikulari dagokionez, sinplea edo bikoitza egin daiteke. Sinplea astean bi ordukoa da; eta bikoitza, aldiz, astean lau ordukoa. Matrikularen barruan sartuta dago ikastaroa egin ahal izateko oinarrizko materiala (folioak, pinturak, guraizeak…). Gainontzeko materiala ikasleen esku geratzen dela azaldu du udalak.

Ikastaroen helburu nagusia da arte plastikoak ezagutaraztea. Horrez gain, ikasteko topagune bat sortzea, sormena garatzea eta besteekin partekatzea ere bilatzen dela jakinarazi du udalak. Parte hartzaileek, proposamen akademiko klasiko batean, marrazki eta margolan naturalistak egingo dituztela iragarri dute; eta, aldi berean, norberak berezko hizkuntza ezagutu ahal izango du ariketa esperimentalak eta sortzaileak eginez.

Honakoak dira urtarriletik ekainera bitarteko ikastaroen prezioak:

Astean bi ordu:

  • 18 urtetik beherakoek: 181,90 euro.
  • 18 urtetik gorakoek: 212,40 euro.

Astean lau ordu:

  • 18 urtetik beherakoek: 315,30 euro.
  • 18 urtetik gorakoek: 363, 40 euro.

Jarduera osagarriak

Aipatutako ikastaroez gain, urte osoan zehar bestelako jarduerak ere eskainiko dira baietsi du udalak. Hauexek dira:

  • Material birziklatua erabiliz euskarriak prestatzeko tailerra.
  • Akademiatik kanpoko erakusketak.
  • Ikastaro laburrak (akuarela, figura era naturalean…).
  • Artista gonbidatuen masterclass eta tailerrak.

No hay comentarios: