lunes, 2 de enero de 2023

Zubia zentroa lekualdatu nahi dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 2 de Enero de 2023.

Zubia zentroa lekualdatu nahi dute

Gizarteratze baliabideak hobetu nahi ditu Irungo Udalak eta lekualdatzea hobekuntzak gauzatzeko estrategiaren barruan legoke.

Gizarteratze baliabideak hobetzeko asmoa duela adierazi du Irungo udalak, eta horren berri Bozeramaileen Batzordeak eman du. Izan ere, premien azterketa bat egiteko asmoa aipatu zen batzar horretan eta Zubia zentroa lekualdatzea da proposamenetako bat.

Egun, Ama Birjina Mirarietakoa kalean, hau da, ospitale zaharrean dago Zubia instalazioa, eta 29 plaza eskaintzen ditu: jantokia, gaua igarotzeko aukera, dutxak, garbitegia, kontsigna eta hezkuntza laguntza. Hondarribiko Udalarena, eta hortaz, hondarribiarrena ere bada zerbitzua.

Zerbitzua hobetu nahi dute eta horretarako gizarte zerbitzuak hobetzeko estrategia baliatu nahi dute, “arreta berezia eskaintzen dio gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dagoen kolektiboari”.
 
Ildo horretan, azken urteetan EBA-ETXEAn egindako hobekuntza nabarmendu du udalak: “Garai bateko “hotza dela eta ostatu emateko larrialdiko dispositiboa” ordezkatzen du eta urte osoan aktibo dago, zentroko plazak gehitzeaz gain, gehienezko edukierara ere iristen da”.

Kontratu berri bat martxan jarriko dute egun hauetan gizarteratze zentroa kudeatzeari dagokiona. Era horretan, hainbat hobekuntza aurreikusi dituzte, eta tutoretzapeko etxebizitzen proiektu bat ere martxan jarri nahi dute. “Argi geratuko da Gobernuak gizarte-kohesioaren eta pertsona kalteberei laguntzearen aldeko apustua egin duela”.

No hay comentarios: