lunes, 2 de enero de 2023

Igogailu bat jarriko dute Geltoki kalearekin konektatuko duena

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 2 de Enero de 2023.

Igogailu bat jarriko dute Geltoki kalearekin konektatuko duena

Irisgarritasuna hobetu, eta orain bertan dauden eskailerak puntu beltza izateari uztea nahi dute. 910.625,82 euroko aurrekontua onartu dute.

Geltoki kalea, Haltza kalea eta Gaztainondo kaleen artean igogailu bat instalatuko dute, eta tokiko gobernu batzarrak proiektu teknikoa onartu du, 910.625,82 euroko aurrekontuarekin.

Irisgarritasun arazoak konpontzea dute helburu, baita puntu beltza kentzea ere. Helburu horiek betetzeko zolagaina eta altzariak hobetuko dituzte, espaloia zabaldu eta argiztapena berritu, 1.200 metro karratu inguruko eremuan.

Haltza kalean ilarako aparkalekuak kenduko dituzte, espaloia zabaldu ahal izateko. Hartara, 2,80 metro zabalduko da oinezkoentzako bidea, 4,65 metroko zabalera izanda osoki. Zebra bideak ere egokituko dituzte.

Igogailua Gaztainondo kaleko 5. zenbakiko etxebizitzaren fatxadarekin lerrokatuko dute. Oran bertan dauden eskailerak egungoaren antzekoaren funtzionamendua edukiko dutela azaldu dute: “Eskaileren konfigurazioa egungoaren antzekoa izango da, trenbideko plataformako hormaren trazatuari jarraituko baitiote, baina ahal bezainbat zabalduko dira, ikuseremua handitzeko”.

No hay comentarios: