miércoles, 15 de marzo de 2023

Egiluze komentua zaintza zentro bat izango da

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 15 de Marzo de 2023.

Egiluze komentua zaintza zentro bat izango da

Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eta gaixotasun mentalen bat dutenentzako eguneko zentro bat eta lau egoitza unitate sortzen ari dira Lapitzen. Apirilean lehen erabiltzaileak bertaratuko dira aldundiak baieztatu duenez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GSR kooperatibak Egiluze komentuan garatuko duten proiektuaren berri eman dute. Komentuko hegal bat birmoldatzeko lanak egingo ari dira eta desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako baliabide “konbinatu” bat bilakatuko da.

Etorkizuneko zentro honen aurkezpenean izan dira Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Maite Peña Gizarte Politiketako diputatua. Lanak dagoeneko bigarren eta azken fasean daudela jakinarazi dute biek eta apirilean lehen erabiltzaileak bertaratuko direla baieztatu dute.

Irungo Lapitze auzoan dago Egiluze zentroa eta lau egoitza unitate eta eguneko zentro bat izango ditu. Horietatik, nahasmendu mental larria dutenentzako bi egoitza unitate izango dira, 12 eta 13 plazakoak, eta desgaitasun intelektuala duten eta laguntza zabal orokorra behar duten pertsonentzako beste bi egoitza unitate sortuko dituzte, 12 eta 11 plazakoak. Bestalde, 15 plazako eguneko zentro bat ere izango du, garuneko erasana duten pertsonentzat.

Arduradun politikoek zein GSRkoak adierazi dute “pertsona erdigunean” izan dutela abiapuntutzat egoitza unitateak eta eguneko zentroa diseinatzerakoan. Gainera, aldundiak 2020>2030 Agendaren bidez sustatzen ari diren zaintza eredu berriaren irizpideei erantzun dietela ere baieztatu du Olanok.

Egiluzen biziko den pertsona bakoitzak “laguntza plan indibidualizatua” izango duela azaldu du diputatu nagusiak eta hainbat arlotako profesionalak ariko direla bertan lanean.

No hay comentarios: