viernes, 28 de julio de 2023

Udako kontzertuak, ikasturtea bukatzeko

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 28 de Julio de 2023.

Udako kontzertuak, ikasturtea bukatzeko

Gazteria arloak antolatuta, udako kontzertuak egingo dira bihar Oñako Baroia parkean, 17:00etatik 22:00etara. Bertako zortzi artistek hartuko dute parte topaketan.

GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatuta, udako kontzertuak egingo dira bihar (larunbata, hilak 29) ikasturtea bukatu eta udari ongietorria emateko. Kontzertuak Oñako Baroia parkean izango dira, Martindozenea gaztelekuaren ondoan, 17:00etatik 22:00etara. Orotara, hainbat musika estilo jorratzen dituzten zortzi artistek hartuko dute topaketan.

Udalak adierazi du “bertako talentu gazteak eta eskarmentu handiko talentuak” izango direla protagonistak. Antolatzaileek zehaztu dute artista gazteenak eta eskarmentu handiena duten artistak elkarrekin lan egitearen helburua dela “hazten ari den bertako talentuaren balioa nabarmentzea”.

Egitasmoaren beste xedeetako bat da herritarrek eta publiko gazteak “hainbat musika estiloren berri izatea”. Topaketa herritar orori irekita dago, eta doakoa da.

Honakoa da biharko programazioa:

  • 17:00: DJ – Dyrim.
  • 17:30: Gamboa eta DJ Dyrim.
  • 18:00: Eusko Alberdi.
  • 18:15: Amane.
  • 18:30: Mirua.
  • 19:30: J.U.N.E.C.
  • 19:45: Iune Bermejo.
  • 20:00: DJ – Unai Ribera.

No hay comentarios: