miércoles, 18 de octubre de 2023

Birziklatze tasa handitzea helburu duen kanpaina Irungo erdialdean izango da

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 18 de Octubre de 2023.

Birziklatze tasa handitzea helburu duen kanpaina Irungo erdialdean izango da

Eskualdeko birziklatze tasa %55ekoa da eta %70era igotzea da asmoa. Bulego ibiltaria Kolon pasealekuan egongo da abenduaren 1era arte.

Birziklatze tasa handitzea helburu duen Bidasos 2030 kanpaina Irungo erdialdera iritsiko da. Asmo nagusia eskualdeko birziklatze tasa %70ekoa izatea da, eta eskualdeak etorkizun jasangarriarekiko eta ingurumenarekiko duen errespetu eta konpromisoa era horretan islatzea. Orain, eskualdearen birziklatze tasa %55ekoa da. 

Kanpaina hau martxan jarri zenetik lortutako hainbat datu zabaldu dituzte. Esaterako, materia organikoaren gaikako bilketan %52,87ko parte hartzea zegoen Bidasoan. Kanpaina egin den auzoetan, zifra hori bataz beste %68,18ra igo da.

Kontzientziaziorako bulego ibiltari bat ezarri dute Kolon pasealekuan. Hain zuzen ere, gaikako bilketaren prozesuari buruzko informazio zehatza emango dute. Gainera, edukiontzi marroia irekitzeko txartelak banatuko dira, baita etxerako ontziak eta poltsa konpostagarriak ere.

Horrez gain, erdialdean etxez etxe joango dira Txingudiko Zerbitzuetako ingurumen hezkuntzan trebatutako langileak  informazio diptikoak emateko, “herritar guztiek ekimen horretan parte hartzeko informazioa eta gaitasuna dutela ziurtatzeko”.

Bulego mugikorra Kolon pasealekuan egongo da abenduaren 1era arte, astelehenetik ostiralera 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara, eta larunbatean 09:00etatik 14:00etara.

Azkenik, edukiontzi marroian alta emateagatik eta materia organikoa bereiztegatik tarifa murriztua izateko eskubideak martxan darrai. Hartara, urtean 80 euro gutxiago ordainduko dute edukiontzi marroiko txartela erabiltzen dutenek.

No hay comentarios: