miércoles, 11 de octubre de 2023

Bueltan da KM0 kontzertu akustikoen zikloa

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 11 de Octubre de 2023.

Bueltan da KM0 kontzertu akustikoen zikloa

Tokiko talentua indartzea eta ostalaritza dinamizatzea helburu du zikloak. Emanaldiak ostegunero izango dira, bihar hasi eta azaroaren 23ra arte.

Bueltan da KM0 kontzertu akustikoen zikloa, eta gaur goizean aurkeztu dute Legia kaleko Ekialde tabernan Nuria Alzaga Kultura ordezkariak, Amane artistak eta Lanbroa musika taldeko Mikel Goñik. Udaberrian egindako lehen ekitaldiaren ondoren, zikloa udazken honetan itzuliko da. Emanaldiak hiriko ostalaritzako establezimendutan egingo dira, eta irundarrek bihar izango dute lehen hitzordua. Siglas taldeak Foruen kaleko Manolo eta Errugbi tabernetan emango du kontzertua, 20:00etatik aurrera.

KM0 zirkuitua Irun Zuzenean egitasmoaren barruan antolatzen den zikloa dela nabarmendu du udalak, bi helbururekin: tokiko talentua indartzea, bertako artista eta musika talde hasiberriei beren ibilbidea garatzeko aukera eskainita; eta ostalaritza dinamizatzea, hiriko kaleak girotzeko eta animatzeko jarduera baten bidez.

Bihartik aurrera (hilak 12) azaroaren 23ra arte, ostegunero, irundarrek aukera izango dute hainbat emanaldiz gozatzeko. Bertako artistek eta musika taldeek hartuko dute parte kontzertu akustikoen zikloan. Talde horiek “publikoa txundituko” dutela adierazi dute antolatzaileek, eta popetik rockera doazen estiloak uztartzen dituztela gaineratu dute.

Honakoa da kontzertu guztien programazioa:

  • Osteguna, urriak 12:
    • Taldea: Siglas.
    • Ordua: 20:00etan.
    • Lekua: Manolo eta Errugbi tabernak (Foruen kalea).
  • Osteguna, urriak 19:
    • Taldea: Trouble Woman.
    • Ordua: 20:00etan.
    • Lekua: Arkupe eta Chic tabernak (Joaquin Gamon kaleko oinezkoen eremuko terrazak).
  • Osteguna, urriak 26:
    • Taldea: No Soy Paris.
    • Ordua: 20:00etan
    • Lekua: Roma taberna (Jose Ramon Agirretxe parkeko terraza).
  • Osteguna, azaroak 9:
    • Taldea: Lanbroa.
    • Ordua: 20:00etan.
    • Lekua: Santiago garagardotegia.
  • Osteguna, azaroak 16:
    • Taldea: Amane + Carmen 404.
    • Ordua: 19:00etan.
    • Lekua: Muro eta Ekialde tabernak (Legia kaleko terrazak).
  • Osteguna, azaroak 23:
    • Taldea: Mi Gato Sam.
    • Ordua: 19:00etan.
    • Lekua: La Canasta eta El Ensanche (Zabaltza plazako terrazak).

No hay comentarios: