Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 9 de Octubre de 2023
1923ko urrian jarri zen ikastetxeko eraikinaren lehen harria, eta gertakizun hori oroitzeko, ekitaldi bat egingo dute bihar ikastetxeko elizan. Liburu bat ere aurkeztuko da.
Argazkia: Kristau Eskola. Irungo El Pilar ikastetxeak ehun urte bete ditu aurten, eta ikastetxearen eraikinaren lehen harria 1923ko urrian jarri zela oroitzeko, ekitaldia egingo dute bihar, hilak 10, ikastetxeko elizan, 17:30ean. Horrez gain, Irungo El Pilar, ehun urteko hezkuntza historia bi begiraden artean: iragana, oraina… etorkizunari begira liburua aurkeztuko dute. Manuela Urra Olazabal Mariaren Konpainiako erlijiosoa eta Historian doktorea da liburu horren idazlea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario