jueves, 5 de octubre de 2023

Irun marketen erabiltzeko deskontu bonuak sortu dituzte

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 5 de Octubre de 2023.

Irun marketen erabiltzeko deskontu bonuak sortu dituzte

Biztanleko 5 bonu eskura daitezke, bakoitza 10 eurokoa. Kanpaina azaroaren 10etik abenduaren 15era luzatuko da, eta bonuak urriaren 5etik 19ra eskuratu beharko dira.

Merkatari txikiei laguntzeko kanpaina baten aurkezpena egin du gaur udalak eta Irun market plataforman erabiltzeko deskontu bonuetan datza. 2.500 deskontu dira aktibatuko dituztenak eta bonu horiek erabiltzeko epea azaroaren 10etik abenduaren 15era luzatuko da.

Irundar bakoitzak 10 euroko 5 bonu izango ditu erabiltzeko, hau da, 50 euro, eta horiek eskatzeko epea, urriaren 5etik 19ra izango da. Horretarako, udalaren webguneko egoitza elektronikora jo behar da eta eskabideei emailez erantzungo zaie, 5 koderekin. Deskontu bakoitzeko 30 euroko gastua egin beharko du erosleak.

Bonuak aplikatzea

Behin udalaren orrialdean bonuak lortuta, horiek erabiltzeko Irun marketen plataformara sartu behar da, erosketa egin eta kodeak sartu bonuak erabili ahal izateko. Dena den, bonuak aplikatzerakoan kontuan hartzeko kontu batzuk zabaldu ditu:

  • www.irun.market plataforman bonu bat edo gehiago erabiltzeko, erosketa saltoki bakar batean egin beharko da. Hau da, bonuak hainbat saltokitan erabiltzeko, erosketak bereiz egin beharko dira. Beraz, saski berean zenbait dendatako produktuak badaude, ezingo dira bonuak erosketa horretan erabili.
  • Deskontuak, gehienez ere, bost erosketatan erabili beharko dira, baina bonu bat baino gehiago edo guztiak, erosketa bakarrean erabil daitezke.

 

No hay comentarios: