martes, 10 de octubre de 2023

Lakaxita Gaztetxea berrirekiko dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 10 de Octubre de 2023.

Lakaxita Gaztetxea berrirekiko dute

Igande honetan bazkari merienda musikatua egingo dute eta gaztetxea "espazio segurua" izateko Joxemi Zumalabe Fundazioarekin batera abiatuko duten prozesuaren berri emango dute ere.

Joan den uztailean ateak itxi zituen Lakaxitak bortxaketa bat gertatu eta «espazio ez segurua» zela erabakita. Segidan, salaketa elkarretaratze bat egin zuten San Juan plazan eta «emakumeak erasotu, drogatu eta bortxatu gabe ibiltzen ez badakizu, gelditu etxean» oihukatu zuten.

Ordutik, ateak itxita hausnarketa betean izan dira asanbladako eta gaztetxearen bueltan dabiltzan kideak espazioa segurua zer denaren gainean. Hartara, Joxemi Zumalabe Fundazioarekin «ikaskuntza eta hausnarketa prozesu bat» abiatzea erabaki dute haien sareetan iragarri dutenez. «Prozesu honetan parte hartzeko deialdia irekia da, hau da, nahi duenak parte har dezake».

Prozesuaren gaineko xehetasunak igande honetan, urriak 15 emango dituzte Lakaxitan bertan antolatu duten bazkari mendari musikatuan. Eguna 12:00etan hasiko dute eta 20:00etan bukatu.

No hay comentarios: