jueves, 18 de enero de 2024

20.000 lagunek hartu dute parte Eguberrietako jardueretan

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el jueves día 18 de Enero de 2024.

20.000 lagunek hartu dute parte Eguberrietako jardueretan

Lehen azterketaren emaitzak eman ditu balorazioak udalak. Orain, telefono bidez inkestak egingo dituzte herritarren iritziak jasotzeko.

Eguberrietako jaien balorazioa egin du Irungo Udalak eta bertan izan dira Cristina Laborda alkatea, Miguel Angel Paez alkateordea, Nuria Alzaga Kulturako ordezkaria eta Sergio Javier Gazteriako ordezkaria. Halaber, Bidashop merkatari elkarteko ordezkariak ere bertan izan ziren.

Datu orokorrei erreparatuta 20.000 lagunek hartu zuten parte Eguberrietako programazioko jardueretan. Labordak adierazi du iazko datuak gainditu dituztela.

Errege Magoen kabalgata izan du lehenik hizpide alkateak eta egin zuen euri jasa eta kazkabarra gogoratu ditu: “Aurten eguraldia ez zen aldekoa izan Errege Magoekin, baina, euritan eta kazkabarretan, inoiz ahaztuko ez dugun kabalgata bat gozatu genuen”. Jarraian, Olentzero eta Mari Domingi iritsi izanagatik eskertu zituen, “ilusioa banatu baitzituzten txikienen artean”.

Nobedadea Pio XII plazako karpa izan da eta bertatik 600 pertsona igaro dira. Bestetik, bi izotz pistetan 11.200 pertsona baino gehiago ibili dira eta haurrentzako karpan 770 ume izan dira eta ludotekan egunean 150 haur.

Gaztearteanek antolatutako jardueretan 1.000 nerabek hartu dute parte, eta abenduaren 30eko Artiako Gaztelekuko urte amaierako festan 70 gazte bildu ziren.

Gabonetan Gogoz programarekin 600 pertsonek egin zuten bat. Programa honen helburua da Eguberrietan hiriko espazio sozialak animatzea eta txapelketak eta egiten dituzte, baita ere kontzertuak eta dantza ikuskizunak.

Orain, telefono bidez inkestak egiten ari dira Eguberrietako kanpaina eta jardueren iritziak biltzeko.

No hay comentarios: