viernes, 26 de enero de 2024

EAJk 'hiri segurua' eraikitzeko duen konpromisoa adierazi du

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 26 de Enero de 2024.

EAJk 'hiri segurua' eraikitzeko duen konpromisoa adierazi du

2024-2028 aldian maiatzean egin zuen proposamena beteko da: udaltzain plaza kopurua handituko du udalak.

Irungo EAJren udal taldeak adierazpena egin du, segurtasunaren inguruan. Gogorarazi dute jeltzaleek proposamenak egin dituztela Irun “hiri seguruagoa” izateko. 2023ko udal hauteskundeen harira, udaltzainen plantilla handitzea eta sustatzea beharrezkotzat jo zuten. Era berean, “gune gatazkatsuetan” poliziaren presentzia areagotzea galdegin zuten, baita “hurbileko polizia eredu” baten inguruan lan egiteko konpromisoa hartu ere.

Gaurkoan argitaratu duten adierazpenean, haien hitza “bete” dutela adierazi dute. 2024ko Udal Aurrekontuei begira, baita hurrengo urteei begira ere, jeltzaleek galdegindakoa onartu du udal gobernuak: 2024-2028 epean udaltzaingo agenteen plaza kopurua handituko da, progresiboki. Horretarako, aurrekontu izendapenak egingo dituzte, eta epe horretan Udaleko Lanpostuen Zerrendan (LPZ) dagozkion plazak atxikiko dituzte.

Hortaz gain, gainontzeko eskakizunak betetzeko “ibilbide zabala” egingo dutela adierazi dute. Hiriko segurtasuna eta bizikidetza “lehen mailako kontua” diren heinean, irundarrei “merezi eta nahi” duten hiri hori eskaintzeko proposamenak egiten jarraituko dutela adierazi dute.

No hay comentarios: