lunes, 22 de enero de 2024

Fitur azokan izango da Ficoba

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el lunes día 22 de Enero de 2024

Fitur azokan izango da Ficoba

Sektoreko topaketa profesionalak egiteko gune espezializatu gisa aurkeztuko dute Madrilgo azokan.

Madrilgo (Espainia) Fitur turismo azokan egongo da beste urte batez Ficoban. Hain zuzen, Euskadi Basque Country erakusleihoan egongo da, eta sektoreko topaketa profesionalak egiteko gune espezializatu gisa erakutsiko dute erakustazoka.

Urtarrilaren 26an, 11:30ean, aurkeztuko dute Azahara Domínguez, Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru-diputatuak; Juan Manuel Sierra, Direbuseko Harreman Instituzionaletako zuzendariak; eta Ane Miren Axpe, Ficobako Kanpo Ekitaldietako zuzendari komertzialak.

Bestalde, Ficobaren azoka-egutegian sartu da Garraioaren eta Bidaiarien Errepideko Mugikortasunaren ETEen III. Kongresu Nazionala, Direbusek antolatua eta otsailaren 22 eta 23an egingo da.

Direbus ez da sektoreko lehen erakundea Ficoba aukeratu duena bere hitzordu profesionalak egiteko azaldu dutenez. 2022an, Eraikuntza Lehorreko Sistemen, Sabai Faltsuen, Isolamenduen eta Estaldura Instalatzaileen Espainiako Elkarteak ere Ficoba hautatu zuen AD’IP azoka egiteko.

Ficoba, jasangarria

Ficobak jasangarritasunarekin duen konpromisoa berretsi duela adierazi du pabiloietako zoruak berrituta. Estetikoki nabarmen hobetzeaz gain, bisitarientzako erosotasuna handitu dela diote eta erakustazoka “jasangarriagoa eta lehiakorragoa” bilakatu.

Bi pabiloi hartzen dituen azokak moketa 1.400 m2 gutxiago erabiliko ditu, batez beste. Moketa-metro karratu bakoitzak 53,3 kilo CO2 sortzen baditu, esan nahiko luke azoka bakoitzean atmosferara 74 tona CO2 isurtzeari utziko litzaiokeela. Zifra horiek Ficobaren ohiko jarduera-urte batera eramanda, azoketan bakarrik, 1.000 tona emisio aurreztea dakar.

No hay comentarios: