jueves, 18 de enero de 2024

'Kutxartean' haurrentzako antzezlana larunbat honetan

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 17 de Enero de 2024.

'Kutxartean' haurrentzako antzezlana larunbat honetan

Teatro Paraiso konpainiaren 'Kutxartean' obrak adiskidetzeak, bizikidetza eta borrokak izango ditu hizpide. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Teatro Paraiso konpainiaren Kutxartean antzezlana Amaia KZko oholtzan izango da larunbat honetan (hilak 20). Haurrentzako antzezlana da eta bizikidetza, eguneroko borrokak eta adiskidetzeak izango dituzte hizpide.

Hitzordua 17:00etan finkatu dute eta sarrerak dagoeneko salgai daude antzokiaren orrialdean, turismo bulegoan eta Amaia KZko txarteldegian, emanaldia baino ordubete lehenagotik hasita, lekurik baldin badago.

No hay comentarios: