martes, 23 de enero de 2024

Nilo ibaira bidaiatuko du ostegunean Amaia KZk

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 23 de Enero de 2024.

Nilo ibaira bidaiatuko du ostegunean Amaia KZk

Zure abenturaren bila programaren barruan arituko dira Vicente Oriok Nilon egindako bidaiaz. Amaia KZko hitzaldi aretoan bilduko dira, 19:30ean.

Afrikara egingo du bidaia Zure abenturaren bila programak ostegun honetan. Vicente Orio Ortegak El Nilo, algo más que un río programaren saio berri bat gidatuko du eta Nilon zehar egin zuen bidaiako abenturak eta desbenturak kontatu. Hitzordua, Amaia KZko hitzaldi aretoan, 19:30ean. Saioa gaztelaniaz izango da, eta aurkezpen bat eta saio osteko solasaldi bat egingo dira. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.

No hay comentarios: