lunes, 29 de enero de 2024

Oiasson, historia ikastaro berri bat eta eleberrien tertulien buelta

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 29 de Enero de 2024.

Oiasson, historia ikastaro berri bat eta eleberrien tertulien buelta

Otsailaren 6an hasiko da 'Kultura Antzinaroko eta Erdi Aroko gizarteetan' ikastaroa, eta tertulia, berriz, otsailaren 26an. Izen emateak zabalik daude.

Oiasso museoan eskainiko den ikastaro baten berri eman du gaur Kultura arloak: Kultura Antzinaroko eta Erdi Aroko gizarteetan. Halaber, Mertxe Trantxek dinamizatzen duen historia eleberriei buruzko tertuliak ere itzuliko direla jakinarazi dute.

Ikastaroa 

Eskolak hamabi izango ditu eta otsailetik maiatzera luzatuko dira, bi txandatan; lehena, otsailaren 27tik maiatzaren 14ra, asteartero, 18:00etatik 19:00etara; bigarrena, otsailaren 29tik maiatzaren 16ra, ostegunero, 11:00etatik 12:00etara. Beñat Egiluz Miranda izango da; Historian doktorea da Galesko Unibertsitatean, eta Oiasso museoko jardueren arduradun berria. 

Ikastaroko parte-hartzaileek Antzinaroko eta Erdi Aroko zenbait zibilizazio eta herrietan nola bizi ziren ikasiko dute: Khufuren piramideak, zeltak, Mizenas, Platonen garaiko Atenas, Julio Zesarren legionarioak, Erromatar Inperioaren gainbehera, bikingoen itsasontziak, Nafarroako Erresuma, arabiarren matematikak eta beste gai asko landuko dira iraganean zeharreko ibilbide luze horretan.

Ikastaroaren prezioa 75 eurokoa da eta izena emateko epea otsailaren 6an zabalduko da. Horretarako, museora bertaratu behar da, edota telefonoz plaza erreserbatu 943 63 93 53 telefono zenbakira deituta. Plazak mugatuak direla azaldu dute.

Prezioak barnebiltzen ditu ordubeteko hamabi eskola, ikastaroari buruzko informazio praktikoa emateko dosier bat eta eskola bakoitzaren ondoren banatuko den laburpen bat.

Literatur tertulia

Azkenik, Mertxe Tranche ikertzaileak dinamizatzen dituen 2024ko lehen literatur tertulia bueltan da eta otsailaren 26an izango da, astelehenarekin, 19:00etatik aurrera. Tertulian parte hartzeko izena emateko epea jada irekita dago.

Aurtengo lehen saiorako aukeratutako eleberria Laura Sheppersonen Fedra da. Idazle britainiarrak greziar mitologiaren jarraitze sutsua zen, eta Ikasketa Klasikoak egin zituen Aucklandeko Unibertsitatean. Liburu honetan, Antzinarotik gaur arte idazle ugariren inspirazio-iturri izan den Fedraren mitoaren irakurketa berri bat izango dute hizpide, egun ere modu askotan berrinterpretatzen den istorioa beste modu batean aurkeztuta. Liburua museoan bertan eros daitekeela adierazi dute, 20,90 euroan. 

Jarduera honetan parte hartzea doakoa da eta parte hartzeko izena eman behar da aurretik, museoko harreran edo 943 63 93 53 telefonoan. Kasu honetan ere, Plazak mugatuak dira.

No hay comentarios: