jueves, 25 de enero de 2024

Podcast bat sortzen ikasteko ikastaroa Martindozenean

Noticia publicada en Bidasoko Hitza ,el jueves día 25 de Enero de 2024.

Podcast bat sortzen ikasteko ikastaroa Martindozenean

16 urtetik gorakoek podcast baten prozesu osoaz ikasteko aukera izango dute. Otsailaren 6a baino lehen eman behar da izena.

Irratien nazioarteko eguna da datorren otsailaren 13a, eta egun hori arrazoi gisa hartuta I. podcast ikastaroa antolatu du GazteArteanek Martindozenea gaztelekuan 16 urtetik gorakoentzat. 

Olga Grande kazetariak eskainiko du ikastaroa eta otsailaren 9, 16 eta 23an eta martxoaren 1 eta 15ean izango dira lau saio teoriko eta praktikoa. Ordutegia, 18:00etatik 20:00etara izango da. Doakoa da ikastaroa eta izen ematea otsailaren 6a baino lehen egin behar da lotura honetan. 

Grandek azaldu du 360 graduko ikastaroa izango dela, hau da, podcast bat sortzeko prozesu osoa ikasiko dutela, ideia pentsatu, grabatu, editatu eta zabaltzeraino. “Podcast bat grabatzeko oinarrizko ezagutzak, zer baliabide tekniko behar diren eta sare sozialetara hedatzeko estrategiak irakatsiko ditugu” zehaztu du Grandesek. 

Saio teorikoetan podcastaren historiaz arituko dira eta arrakasta izan duten podcast batzuk hartuko dituzte erreferentziatzat. Izan ere, Grandek azaldu du podcasten ordainpeko plataforma ezagunetako bateko podcasten %90k hirugarren kapitulutik aurrera ekoizteari uzten diotela.

Ikastaroa “dibulgatiboa” izatea dela asmoa dio kazetariak eta horretarako haien balioak azal ditzaten saiatuko da, haiek nolakoak diren, podcastak izaera hori eduki behar duelakoan. 

Sergio Javier Gazteria ordezkaria bertan izan da ere eta udalaren apustuaz aritu da: “Gazteria arloan gure tokiko talentuarekin konprometituta gaude. Gure apustua argia da: aukerak sortzea, hezkuntzakoak ez ezik, dibertigarriak eta beren interesen antzekoak diren jardueren bidez. Badakigu beti konektatuta dagoen belaunaldi baten aurrean gaudela, sare sozialen bidez edo baliabide teknologiko berriekin”.

No hay comentarios: