miércoles, 20 de marzo de 2024

1.845 marrazkitan Harro Herri!

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 20 de Marzo de 2024.

1.845 marrazkitan Harro Herri!

23. Korrikaren harira, marrazki sariketa abian jarri zuen OARSO BIDASOKO HITZAk. Parekorik gabeko erantzuna izan du.

23. Korrikaren harira, marrazki sariketa abian jarri zuen OARSO BIDASOKO HITZAk. Parekorik gabeko erantzuna izan du: 1.845 izan dira Harro herri lelopean hedabideak jaso dituen argazkiak. Eskerrik asko!

Orain, bidaltzaileen artean zozketa egin, eta sariak ematea dagokio hedabideari. Datozen egunetan jakinaraziko zaie irabazleei zer egokitu zaien, eta non eta noiz jaso behar duten.

Esker berezia eman nahi dizkie HITZAk Bidasoko eta Oarsoaldeko ikastetxeei, haien inplikazioa ezinbestekoa izan delako sariketak aurrera egoki egin zezan. 1.845 aldiz eskerrik asko!

Marrazki den-denak HITZAk sariketarako sortu duen atalean ikus daitezke. Sartu eta gozatu!

No hay comentarios: