Adinekoen zentroetako maiatzeko egitaraua prest dute
Irunen erroldatuta dauden 60 urtetik gorakoei zuzendutako jarduerak dira.
Irunen erroldatuta daudenen 60 urtetik gorakoentzako aisialdirako maiatzeko jardueren programazioaren berri eman dute. Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak jakinarazi du eta hiriko adinekoentzako udal zentro sozialetako dinamizazio zerbitzuaren bidez ondu dute egitaraua.
Denetariko jarduerak dira findutakoak, hala nola, Un cuento de hadas para una menopausica liburuaren aurkezpena, Manu Agilarren musika emanaldia edota tai ji eskola.
Era berean, 60 urtetik gorakoek askotariko zinema emanaldiak izango dituzte aukeran: Cinco lobitos (2022), Alauda Ruiz de Azúa bizkaitarrarena; Mas alla de los sueños drama fantastiko estatubatuarra (1998); eta 100 dias con la Tata dokumentala (2021), Miguel Angel Muñoz aktoreak pandemian amonarekin eman zuen denborari buruzkoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario