martes, 23 de julio de 2024

Irunvik hainbat akordio sinatu ditu babes ofizialeko etxeak eraikitzeko

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 23 de Julio de 2024.

Irunvik hainbat akordio sinatu ditu babes ofizialeko etxeak eraikitzeko

San Migel-Anaka, Mendipe eta Kale Nagusiko etxebizitza proiektuei lotutako akordioak dira. 900 babes ofizialeko etxebizitza baino gehiago eraikitzea planteatu dute.

Irunvik etxebizitzarekin erlazionatutako erabaki garrantzitsuak hartu ditu aste honetan, San Migel Anaka esparruari dagokionak, Behobiako Mendipe eremuari dagokionak eta Kale Nagusiari dagokionak.

San Migel Anaka eremuari buruz aritu dira. Irungo Udalak birpartzelazio proiektua espero du onartuta egotea irailerako eta urrirako. Ondoren, urbanizazio obren lizitazioaren barruan, 887 babes ofizialeko etxebizitza eraikitzea espero dute.

Urbanizazio obra horiekin hasi baino lehen, baina, etapa planak zehaztu behar dituzte derrigorrez, lurzorua karakterizatu ahal izateko. Azken lan hau, Eusko Jaurlaritzak aurretiko izaerarekin onartu behar du. Lizitazioaren prezioa, irailaren hasieran argitaratuko dute eta 1.089.000 eurokoa da.

Bestalde, Mendipe eremuan (Behobia) 38 babes ofizialeko alokairu etxebizitzen oinarrizko proiektua, egikaritze proiektua eta obra zuzendaritzako erredakzio zerbitzuaren kontratuaren esleipenerako agiria onartu dute. Agiri horretan, diseinu arkitektonikoa eta ingurumen eta jasangarritasun alderdiak baloratuko dituzte, eraikinaren kokapenarengatik (biribilgunearen aurrean).

Azken agiri hau irailear argitaratzeko asmoa daukate eta lizitazioaren prezioa 200.000 eurokoa da. Irunviren alde onartutako kreditua da, azkeneko kreditu aldaketan onartutakoa.

Azkenik, Kale Nagusiko 7. eta 9. zenbakiko partzialki babestutako eraikinean 14 babes ofizialeko alokairuko etxebizitzen promoziorako bideragarritasun azterketa zerbitzuen kontratazioa martxan jarri dute.

No hay comentarios: