lunes, 22 de julio de 2024

Txapelaundi saridun proposamen bila dabiltza

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 22 de Julio de 2024.

Txapelaundi saridun proposamen bila dabiltza

Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak banatzen duen saria da eta aurtengoa hamargarrena izango da. Proposamenak, hilaren 26a baino lehen bidali behar dira.

Hamar urte beteko ditu Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak banatzen duen Txapelaundi sariak. Ama Xantalen jaien bueltan banatzen dute eta aurtengo sari banaketa abuztuaren 17an egingo da, Ermitako mezaren ondoren.

Auzo elkarteak jakinarazi du sari hau merezi duten pertsonen bila dabiltzala. Proposamenen bat duenak honako helbide elektroniko honetara bidal dezake mezua edota harremanetan jarri Facebook bidez, ahoz edota auzo elkartera gerturatuta (Jesus kalea, 9). Uztailaren 26ko 12:00ak baino lehen egin beharko da.

No hay comentarios: