viernes, 6 de septiembre de 2024

33.825 euro ekarri ditu Bonolotoak Irunera

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 6 de Septiembre de 2024.

33.825 euro ekarri ditu Bonolotoak Irunera

Hondarribia kaleko Alambiq establezimenduan zigilatutako txartel batek jaso du bigarren kategoriako saria.

Atzo egin zen Bonoloto sariketaren sarietako bat Irunera iritsi da. Hiriko loteria salmenta batean behintzat zigilatua izan da 33.825 euroko saria lortu duen txartela. Bigarren kategoriako saria izan da hirira iritsi dena, hau da, bost zenbaki eta osagarria asmatu ditu txartelaren egileak.

Bigarren kategoria horretako beste hiru sari banatu zituen Bonolotoak atzo. Horiek Almuñecar (Granada, Andaluzia, Espainia), Las Lagunas (Malaga, Andaluzia, Espainia) era Reus (Tarragona, Katalunia) zigilatuak izan dira. Hiru horiek eta Irungoak baino sari potoloagoa lortu duenik izan da, lehen kategoriako (sei zenbaki asmatu) txartel bat izan baita, hura Arico herrian (Tenerife, Kanariak, Espainia) zigilatua.

Zehazki, Hondarribia kaleko Alambiq establezimenduan zigilatua izan da Irungo txartel sariduna.

No hay comentarios: