viernes, 13 de septiembre de 2024

Sormena garatzera gonbidatu dituzte irundarrak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 12 de Septiembre de 2024.

Sormena garatzera gonbidatu dituzte irundarrak

Udal Marrazketa eta Pintura Akademia eta Udal Zeramika Tailerra ikasturte berrirako prest dira. Hilaren 20ra arte apunta daitezke herritarrak.

Udal Marrazketa eta Pintura Akademia eta Udal Zeramika Tailerra ikasturte berrirako prest dira. Matrikulazio kanpaina abiatu dute bi zentroek, hilaren 20a (ostirala da) izango da apuntatzeko azken eguna. Urriaren 1ean abiatuko dute ikasturtea eta ekainera bitarte luzatuko dute. Bitarte horretan, irundarrek hamaika marrazketa eta pintura ikastaro eta zeramika tailerretan parte hartu ahalko dute, udaleko iturrien arabera, “hainbat teknikaren bidez beren sormena garatzeko”.

Lotura honetan tailer guztien eskaintza, ordutegiak eta informazio osagarri guztia kontsulta daiteke.

No hay comentarios: