viernes, 13 de septiembre de 2024

Udal baratze bat eskatzeko epea hasiko da hilaren 13an

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 12 de Septiembre de 2024.

Udal baratze bat eskatzeko epea hasiko da hilaren 13an

Urdanibia Berrin dauden 70 baratzeak esleituko dituzte, eta eskaera urriaren 2a baino lehen egin behar da.

Urdanibia Berrin dauden udal baratze bat eskatzeko epea bihar irekiko du Irungo Udalak, eta urriaren 2ra arte egongo da zabalik. Guztira, 70 baratze jarriko dituzte herritarren eta irabazi asmorik gabeko erakundeen eskura, eta bizikidetza unitate bakoitzeko eskaera bakarra onartuko dute.

Eskaera egiteko HAZ bulegoetara gerturatu behar da edota Irungo Udalaren egoitza elektronikora joan. Behin eskaerak aurkezteko epea bukatuta, onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda egingo dute publiko udalaren orrialdean.

Ordutik, hamar egun egongo dira erreklamazioak aurkezteko, eta pe hori igarota eta erreklamazioak ebatzita, behin betiko zerrendak argitaratuko dira udalaren webgunean.

Baratze taldeak

Udalak banatuko dituen 70 baratzak banatzeko modua hiru taldetan sailkatu dituzte. Hala, A taldearen barne dira desgaitasunen bat edo mugikortasun urria dutenak eta haientzako bost baratze gorde dituzte. Horietatik hiru desgaitasunen bat duten pertsonentzat, eta beste bi zapalda goratu gurpil aulkian ibiltzen diren pertsonentzat. Desgaitasunak %33tik gorakoa behar du izan aldundiak edota beste organo eskudun batek ziurtatutakoa.

B taldean gainontzeko herritarrak multzokatu dituzte, baina talde horren barruan ere sailkapenak egin dituzte. Horren arabera, 30 metro karratuko 23 baratze gorde dituzte 65 urtetik gorakoentzat; beste 28 baratze 30 metro karratukoak 36 urte eta 65 urte bitartekoentzat; eta beste 14 baratze 30 metro karratukoak ere 18 urtetik 35 urtera bitartekoentzat.

Bestalde, sei baratze interes berezikotzat hartzen diren eta egoitza Irunen duten entitanteentzat gordeko dira, hala nola, irabazi asmorik gabeko elkarteak edota ikastetxeak. Beraz, entitate hauei ez zaie gainontzekoei aplikatu zaien prozedura berdina aplikatuko.

No hay comentarios: