101.545.301,42 euroko 2025eko udal aurrekontua onartu dute
664.000 euroko oposizioko kide guztien zuzenketak onartu dituzte.
Gaur egin da urtarrileko ohiko osoko bilkura eta 101.545.301,42 euroko aurrekontua onartu dute. Izan ere, abenduko osoko bilkurara eraman zuten bozketa, baina sozialistek soilik bozkatu zutenez alde, ez ziren onartu.
Egoera, baina, guztiz aldatu da aste honetan, EAJrekin erdietsi baitu Cristina Laborda sozialistaren udal gobernuak akordioa eta udal aurrekontuak onartzeko babes nahikoa izan dute oraingoan. Nuria Alzaga Ogasun zinegotziak “lasaitasun” mezua helarazi die irundarrei: “Lasai, gaur, bai, Irunek 2025erako aurrekontuak izango ditu eta hiriak aurrera jarraituko du, orain egin duen bezala”.
Gaurko saioan 664.000 euroko zuzenketak onartu dituzte: EAJk proposatutako 388.000 euro; EH Bilduk proposatutako 105.000 euro; Elkarrekin Irunek proposatutako 60.000 euro; eta PPk proposatutako 111.000 euro. Halaber, 2025ean gastua murrizten duten bi zuzenketa tekniko onartu dituzte 237.284,59 euroan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario