viernes, 31 de enero de 2025

Gorostien banaketarako izena eman behar da

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 31 de Enero de 2025

Gorostien banaketarako izena eman behar da

Martxoaren 29an egingo du banaketa udalak, eta izena emateko aukera otsailaren 3tik martxoaren 9ra artekoa da.

Martxoaren 29an gorostiak banatzeko ekitaldia egingo da udaletxeko arkupeetan eta aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da. Aurtengo leloa Etorkizuna gara. Gorosti bat elkarrekin hazteko da.

Ekitaldi hau iaz Irunen jaiotako haurrei eta haien familiei begirakoa da eta izena emateko epea otsailaren 17an zabalduko da eta martxoaren 9an itxi. Irungo Udalaren orrialdearen bidez egin behar da inskripzioa edota 010 telefonora deituta.

Izena emateko epea bukatzen denean, familiek gorostia jasotzeko txanden berri izango dute. Eguna eta orduaren berri posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie.

No hay comentarios: